Akordioa lortu dute Talleres Abasoloko langileek, ia bi hilabeteko grebaren ostean
Langileek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat onartu dute, bi hilabeteko iraupena izango duena gehienez. Enpresak, bere aldetik, dituen zorrak kitatu eta lantegia saldu beharko du, "langile guztiak subrogatuta".