Aramaio eta Eskoriatza artean 201 metroko zortzi errota erraldoi eraikitzea ere aurreikusten du Statkraftek
Proiektua jendaurreko informazio fasean jarri dute, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Zentral eolikoak, Araba eta Gipuzkoako lurretan ez ezik Bizkaikoan ere eragina izango luke eta denera bederatzi udalerri ukituko lituzke. Statkraftek ingurumena babesteko neurriak iragarri ditu bere webgunean.