Herritar uholde batek babestu ditu Glavistako 240 langileak
Elkartasun uholdea jaso dute gaur Glavistako langileek. Guardianeko enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du, Glavistako kideei babesa adierazi eta zuzendaritzari enpresaren bideragarritasuna bermatu dezan exijitzeko. Grebak guztiz gelditu du Guardianeko ekoizpena. Arratsaldean manifestazio jendetsu batek ehunka lagun atera ditu Laudioko kaleetara.