Guardia Zibilak ekitaldia egingo du Gasteizko erdigunean urriaren 12an
Urtero Hispanitatearen egunagatik Santsomendin egin izan duten ospakizuna Gasteizko Plaza Berrira mugituko du Guardia Zibilak Udalaren onespena jaso ondoren. Memoria Osoa plataformak ekitaldi bat antolatu du larunbaterako, Artiumen 10:30ean, “estatu-bortxak eragin dituen giza eskubideen urraketak ikusarazi" eta biktimekiko "babesa eta elkar-zaintza ariketa" egiteko asmoz.