Maiatzaren 11n ospatuko da Hala Bedi Rock-en hamargarren edizioa
Gasteizko Gaztetxean ospatuko den Hala Bedi Rock jaialdiaren edizio berria maiatzaren 11n izango da eta Los Misterios, Jolly Rogers, Fase Bruma, Konpost, Iramo eta Paradixo taldeak egongo dira oholtzaren gainean. Ohikoa den legez, muinoko etxean orain arte aritu ez diren Arabako taldeak dira seiak.