Gure Zirkua Gasteizera iritsiko da ekainean
Lehen denboraldiko arrakastaren ostean, Iker Galartza aktoreak zuzendutako euskal zirkua Gasteizen egongo da. 16 emanaldi ezberdin eskainiko ditu maiatzaren 31tik ekainaren 15era bitartean eta sarrerak salgai daude jada.