“Lesbofobia” dokumentalaren inguruko solasaldia
B.A.L.A-k eta Hala Bedik antolatutako "Lesbofobia" dokumentalaren aurkezpena dela eta, "Creación Positiva" kolektiboaren parte den Montse Pineda eta B.A.L.A kolektiboko Itsaso eta Laura elkartu dira dokumentalaren inguruan hitz egiteko. Dokumentalarekin lesbianek jasaten duten biolentzia estrukturala plazaratu nahi dute, haiei aurre egiteko erantzun politizatuak bilatzeko.