Ertzaintzak telefonoa kendu zion Hala Bediko kazetari bati poliziaren ekintza bat grabatzen ari zela
Ertzaintzak, iragan ostiraleko TALKA espazio feministaren desalojo saiakeraren berri ematen ari ziren Hala Bediko kazetariak mehatxatu zituen. Poliziaren jarduna grabatzeagatik telefonoa kendu eta 300.00 euro arteko isuna jarri nahi izan zioten irratiko kide bati. Hala Bedik auzitara eramango du Ertzaintzak izandako jarrera. Prentsa askatasunaren aurkako erasoen gainetik informatzen eta eskubide urraketen berri ematen jarraituko du.