Baterak “telefonoa eskegi” eta elkarzaintza saretzen jarraitzeko deia egin du
"Batera Zaindu" zaintza sare herritarrerako egitasmoa bukatutzat eman zuten aurreko larunbatean, baina hilabete hauetan sortutako sareak mantentzeko, auzoak eta komunitateak indartzeko eta elkarzaintza ehuntzen jarraitzeko deia luzatu dute. Jone Zufiaur eta Maialen Uribe Baterako kideek, egitasmoaren nondik norakoak eta ibilbidea baloratu dute.