“Zergatik egin du bere buruaz beste? Zergatik ez da ikertzen?”
Etenik gabekoa da Zaballan heriotzen jarioa. Lau pertsona hil dira aurten Arabako presondegiko hormen artean, eta enegarrenez salatu du egoera Salhaketa elkarteak. Manzanosen arabera, heriotza horietako gehienak saihestu litezke, "indarrean dagoen legeria zorrotz aplikatuko balitz".