Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari
Lazarraga elkarteak du Gasteiz antzokia kudeatzeko ardura eta programazioa antolatzekoa. Antzokiak 2023an ateak ireki behar zituen, baina oraindik ez dago martxan. Elkarteak 2023ko diru-laguntzari zegozkion 52.000 euro itzultzea proposatua zion udalari. Elkarteak “harriduraz eta kezkaz” hartu du albistea.