Hil egin da Kupsa enpresako sutean larri zauritutako langilea
Asteazkenean sutea piztu zen Oionen dagoen Kupsa enpresa kimikoan. Behargin bat larri zaurituta ospitaleratu zuten. Gaur hil da 64 urteko gizona. Gutxienez 60 langile hil dira lan istripuetan urtea hasi zenetik.