Akelarrea, kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak izango dira Judimendiko jaietan
Aurten ekainaren 23tik 27ra bitartean ospatuko dira Judimendiko jai herrikoiak. Askotariko jarduerak antolatu dituzte, eta kontzertu ugari izango dira auzoko eskolan: Dupla, Haizeatxo, Ningra, Unidad Alavesa eta Ziztada & Rlantz, besteak beste.