Eraiki gabe geldituko dira Gasteizen egitekoak ziren alokairu sozialeko 63 etxebizitza
EH Bilduk salatu duenez, Urtaran kabinetearen "gelditasunak" alokairu sozialerako 63 etxebizitza ez eraikitzea ekarri du, eta 126 gehiago eraikitzea airean utzi du. Izan ere, Gasteizko Udalak lursaila Eusko Jaurlaritzari lagatu behar zion, 2009an adostu zuten bezala, baina gaur egun Udalak ez du horrelakorik egin eta, horrela, etxebizitza sozial horiek eraikitzea eragotzi du.