%46,98ko parte hartzea lortu dute Gure Esku Dagok Otxandion antolatutako herri galdeketan
Euskal Herriko beste 13 herrietan egindako galdeketak kontutan hartuta, %13,07koa izan da parte hartzea. Otxandion, erraz irabazi du baiezko botoak.
Bozkatu dute. Otxandion ere erabakitzeko eskubidea gauzatu dute herritarrek. Bai, ez edo txuriz “Gure dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?” galderari erantzun diote. Behin betiko datuak, nahiko positiboak dira: %42,77ko parte hartzea. Hori zen gaurko eguneko datu garrantzitsuena, parte hartzea.
Guztira, 498 lagunek bozkatu dute:
- %46,98
- Bai 459
- Ez 16
- Zuri 14
- Baliogabe 9
Otxandion bezala, Euskal Herriko 13 herri ezberdinetako biztanleak zeuden deituta azaroaren 5eko herri galdeketan parte hartzera -parte hartzearen batez bestekoa %13,07koa izan da, Otxandiokoa baino askoz baxuagoa-. Bizkaira eta Gipuzkoara mugatuko dira galdeketak.
Goiz guztian zehar, herritar ugari hurbildu dira bozkatzera. Eta hautesontzia, gainera, Kataluniako hautesontzia da, urriaren 1eko errferendumean erabili zutena. Araban, orain arte, aurreko herri galdeketetan hiru herri ezberdinetan egin dituzte galdeketak, hirurak Gorbeialdean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!