Otamendi eta Solozabal ere, finalerdietan
Asteburu honetan Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatu dira Oion eta Ilarduin. Kanporaketak aurrera doazen heinean finalerdiak osatzen ari dira, eta momentuz Oihane Perea, Asier Otamendi eta Ander Solozabalek lortu dute txartel zuzena, eta besteak datorren asteburuko azken bi kanporaketen zain gelditu beharko dira, puntuazioaren arabera pasatzen diren edo ez jakiteko.
Txapelketako bertso asteburua Oionen hasi zen ostiralean, Azkenak elkartean. Bertan hirurogei bat pertsona bildu ziren. Beti lez ondo afaldu ostean, eta giro goxoan, hasi ziren bertsolariak kantuan. Be
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!