Osasun-zentroetako langileak grebara itzuli dira
Ez da greba egiten duten lehenengo aldia; astelehenean itzuli dira grebara.
“Ez da nahikoa”. Osakidetzako osasun-zentroetako langileen ustez, Eusko Jaurlaritzaren proposamena ez da nahikoa eta ekainaren 17an hasi den greba mantentzea erabaki dute.
ESK, LAB, CCOO, ELA, UGT eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma ere arloko hirugarrena izango den manifestazioa babesteko hautua egin dute. “Plan bat dagoela eta konpontzeko borondatea dutela antzeztu nahi dute, baina ohiko atzerapenarekin egiten dute”, salatu dute.
ESK sindikatuaren iritziz, egoerak okerrera egin du, langileek, erakunde sozialek eta profesionalek behin eta berriro salatu duten moduan. “Greben bitartez haserrea agertu izana beharrezkoa izan da behingoz arazoari aurre egiteko”.
Eguerdian, manifestazioa egin dute Arabako hiriburuan (Bideoa: Alea).
Abiatu da Bilbo plazatik Osakidetzako lehen arretako langileen manifestazioa. pic.twitter.com/ATuGMNlSPA
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) June 17, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!