Osasun mentala eta militantzia | Indibidualismoa eta indibidualitatea, militanteon ikuspegitik.
Haize, Ania eta Hilargirekin kolaborazioa.
Aste honetan gatazka asko sortzen dituen gai batean sakondu nahi izan dute Osasun mentala eta militantziaren kolaborazioa egiten duten kideek, Haize Agirre, Ania Beltran de Guevara eta Hilargi Machok. Indibidualismoaz eta indibidualitateaz hitz egin digute, berekoikeria eta norberaren nortasuna eta zaintza bereizten dituen marraz. Militantzia esparruetan osasun mentalak daukan estigmaz ere aritu gara, besteak beste.
Amaitzeko, ipuin polit bat ere ekarri digute, kolaborazioaren amaieran entzun dezakezue.
Gainera, ekarpenak, galderak, gai proposamenak eta beste jasotzeko prest daude kolaboratzaileak, eta parte hartzera gonbidatu zaituztete. osasunmentalaetamilitantzia@gmail.com helbidera idatzi eta aintzat hartuko dituzte bertara heldutakoak, hurrengo kolaborazioetan lantzeko.
Azken kolaborazio hau hemen entzungai.
-
Hizpidea: Osasun mentala eta militantzia | Indibidualismoa eta indibidualitatea, militanteon ikuspegitik.00:40:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!