Osasun mentala eta militantzia | Genero aldagaia
Haize eta Hilarrekin generoaren eraginaz aritu gara osasun mental eta militantzia kolaborazioan
Genero zapalkuntzaren gaia izan dute ardatz gaurkoan “osasun mentala eta militantzia” kolaborazioan gure kideek. Hiru gai landu nahi izan dituzte gaurko irratsaioan. Lehenik eta behin genero indarkeriaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruz hitz egin digute, hainbat datu emanez eta elkar eragina argi utziz. Bigarrenez, osasun mentalaren munduaren feminizazioaz aritu dira eta azkenik, zapalkuntza ezberdinen arteko harremanen inguruan ibili dira, osasun mentalaren eta terapiaren munduari dagokionez.
Gogoratu gure kideek email propioa sortu dutela kritikak, aportazioak, iruzkinak, zalantzak… jaso ahal izateko: osasunmentalaetamilitantzia@gmail.com
Hemen entzungai.
Bestalde, hemen utzi dizkigute irratsaioan zehar aipaturiko eta eztabaidan sakontzeko hainbat baliabide:
– Zauriak
– Militantzia vs terapia
– Beste artikuluak:
www.elsaltodiario.com/el-rumor-de-las-multitudes/feminismos-a-la-deriva-en-la-cultura-terapeutica
www.catarsimagazin.cat/feminismes-i-cultura-terapeutica-la-tirania-de-les-emocions/
Hurrengo hilabetean gehiago!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!