Osasun mentala eta militantzia | Bakardadea
Hilar, Ania eta Haizerekin kolaborazioa.
Osasun mentala eta militantzia lantzen dituen kolaborazioaren atal berri bat izan dugu gaurkoan Hizpidean. Bakardadearen gaia jorratu dugu gaur, baina modu berezi batean gainera, gure hiru kolaboratzaileen arteko elkarrizketa lasai bezala. Bakardadearekin loturiko erpin asko aipatu dituzte, noiz eta zergatik sentitzen gara bakarrik?, mobilek eta ultrakonektibitateak daukaten eragina, genero aldagaia, etorkizuneko bakardadearen ikuspegia…
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!