Osasun mentala eta militantzia | Antipsikiatria Vol II.
Psikiatriako balio eta sinesmenek espazio militanteetan daukaten eraginaz.
Abenduan zabaldutako gaiaren ildotik jarraitu dute Ania, Hilargi eta Haize gure kolaboratzaileek urtarrilean ere, osasun mentala eta militantzia atalean. Joan den hilean eromenaren inguruan dagoen zapalkuntza estrukturala hartu zuten ardatz moduan, psikiatriaren instituzioaz, honen egituraz, eta leku ezberdinetatik egiten zaion kritikaren inguruan hitz eginez. Oraingoan, balio eta sinesmen sistema honek gure espazio militanteetan duen eraginaren inguruan hitz egin nahi izan dute, baita zapalkuntza honen aurrean sortu diren antolakuntza herrikoien inguruan ere.
Gogoratu edozein zalantza, komentario, kritika, eskakizun, etab. baduzue, hemen duzuela gure kolaboratzaileek sorturiko emaila: osasunmentalaetamilitantzia@gmail.com
Honen inguruan entzuleren batek informazio gehiago nahiko balu, hemen utzi dizkigute erreferentzia ugari:
– Psikosolidarioak
– Estereotipak (oraindik eratze prozesuan)
– Orgullo loco
– Redesfera
– Mujer y Salud
– Escuchadores de voces
– Mejorana
– Hazi aroa
– Bucles de la mandrágora
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!