Osakidetzak Arabako Osasun Mentaleko Sareko langileen bizitzak arriskuan jarri zituela ondorioztatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Covid-19aren krisiak iraun bitartean Osakidetzak Osakidetzak Bizkaiko bi ospitaletako eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko langileen "bizitzarako eta osotasun fisikorako oinarrizko eskubidea " urratu izana aldarrikatu du Justizia Auzitegiaren sententzia batek.
Covid-19aren krisian zehar euren lanpostuetan asumitu behar zituzten arriskuen ebaluazioa egin ez izanagatik Osakidetzak hiru zentrotako langileen “bizitzarako eta osotasun fisikorako oinarrizko eskubidea” urratu duela ondorioztatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententzia batek.
Osakidetzak ez zuen laneko-arriskuen prebentzio azterketarik egin Covid-19aren birulentziaren aurren Bizkaiko bi ospitaletan eta Arabako osasun mentaleko sarean bertako langileen bizitzak arrisku larrian jarriz. Ekainaren 10ean oraindik burutu gabe zegoen azterketa hori aipatutako hiru zentroetan
CCOO sindikatuak jarritako salaketa batetik abiatuta heldu da sententzia. Justizia Auzitegiak, Covid-19ak hiru osasun-zentro horietako lanpostu desberdinetan eragin ditzazkeen arriskuen ebaluazioa berehala egitea agindu dio Osakidetzari.
Covid-19ak Osakidetzako 2.300 langile kutsatu zituen pandemiaren hasieran, plantilla osoaren %5,4.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!