Orain Amurrioko zinegotzi baten familiaren autoetan eta etxebizitzan egin dituzte pintadak
Maria Jose Garcia Orain Amurrioko zinegotziaren (Podemos) eta bere senideen autoetan eta etxean egin zituzten pintadak ostiralean gauean, eta salaketa egin du udal taldeak. Amurrioko Udalak ere gaitzetsi ditu.
Larunbatean salatu zuen Orain Amurrio udal taldeak bere zinegotzi baten etxean eta bere familiaren autoetan eta etxebizitzan pintadak egin zituztela aurreko gauean, hau da, ostiralean.
Orain Amurriok oharra zabaldu du azaltzeko, bere ustez, Maria Jose Garciaren ondare eta askatasunaren aurkako eraso pertsonal eta politikoa izan dela.
Udal taldearen aburuz, pintadek harremana dute eurek duela gutxi aurkeztutako mozioarekin. Izan ere, bere bi ordezkarik aldarrikatu zuten udalbatzan monarkia amaitu behar dela Estatu Espainiarrean. Bide batez, euskal errepublikaren aldeko hautua ere egin zuten. Talde gehienen babesarekin onartu zen testua.
Amurrioko Udalak ere gaitzetsi ditu pintadak eta azpimarratu du elkarbizitzarako ezinbestekoa dela errespetua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!