Ongi etorri Hala Bedira, KLAK!
Klak, Euskal Herriko gazte Proiektu komunikatiboa, Hala Bediko familiara batu da. "Gure Garaia" izeneko irratsaioaren bitartez Euskal Herri osora zabalduko dituzten edukiak Araban sortuko dira hemendik aurrera.
Bi asterik behin Hala Bediko parrillan “gazte ikuspegitik, ikuspegi feministatik eta euskaratik” egindako podcast berria aurkeztu digute Maider eta Andreak.
Hala Bedi ondoko lokaletik grabatuko du Euskal Herri osoko perspektibarekin eta gazte mugimenduetatik sortutako proiektu komunikatiboak. Araban sortuko dituzten edukiak, hemendik aurrera, “Gure garaia” izeneko irratsaioaren bitartez zabalduko dituzte. Fm-ko 107.4 eta 95.6 dialetan, Hala Bediko webgunean, Klak proiektu komunikatiboaren sareetan eta ohiko plataformetan entzun ahalko da hurrengo asteetan abiatuko duten irratsaio berria.
Urte askotarako Klak!
Entzun hemen Hizpiden egindako elkarrizketa:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!