Omenaldia eta manifestazioa egingo dituzte sindikatuek martxoaren 3an
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek egin dute deialdia. 18:30ean omenaldia egingo diete 1976an martxoaren 3ko sarraskian eraildako langileei, eta manifestazioa 19:00etan.
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek mobilizazio bateratuak deitu dituzte martxoaren 3rako. 18:30ean omenaldia egingo diete 1976an martxoaren 3ko sarraskian eraildako langileei, eta manifestazioa 19:00etan.
Aurtengo martxoaren 3ko mobilizazioan, justizia eta erreparazioaren oroitzapena eta aldarrikapenaz gain, tartea eman nahi diete sindiaktuek “azken urteotan borroka historikoak izan dituzten sektore guztiei”. Aipamena egin diete pentsiodunen mugimenduari eta mugimendu feministari, metaleko, egoitzetako, etxez etxeko zerbitzuko lankideei, ikasleei, irakasleei, eta gainontzeko sektoreei.
Patronalak langile klasearen aurka egindako erasoak ere ekarri dituzte gogora prentsaurrekoan: “EEE edo ERE basatiak, prekaritatea ohiko praktika bihurtuta, lan-istripuak, nolanahiko gabeko kaleratzeak, transfobia, jazarpen sindikala, generoagatiko soldata-diskriminazioa” izan dituzte hizpide.
Horietako bakoitzaren aurrean, baina, langile-mugimenduak egoera bakoitzak eskatzen zuen bezala erantzun duela aldarriaktu dute; eredugarri bezala aipatuz Tubacexeko plantillaren borroka, naiz egoitzetako, etxez etxeko laguntzako, garbiketako, hezkuntzako eta funtzio publikoko langileenak.
Irakurketa sinplisten aurka, borroka ekonomikoa eta soziala kolektiboak, globalak direla gogorarazi dute, eta “mobilizazio bakoitza, greba bakoitza, lan-erantzun bakoitza kapitalaren urdailari emandako kolpe bat dela”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!