Olatz (Durangoko Gaztetxea): “Askotan espaziorik ez dagoenean zaila da jendea batzea, baina holako zerbait lortzen denean, ikusten da benetan badagoela nahi hori”
Abenduaren 4an ireki zituen ateak Durangoko Gaztetxe berriak. Aurkezpen egunetik hasita, hainbat ekimen antolatzeari ekin zioten. Bart iluntzean baina, Ertzaintzak gazteen kontra oldartu, eta jarraian, modu ilegalean, baimen judizialik gabe Durangoko Gaztetxe berria hustu zuen. Ehunka lagunek herriko kaleak hartu zituzten Gaztetxearen defentsan.
Jendetza gerturatu zen pasa den abenduaren 4an Durangoko Gaztetxeari ongi etorria ematera. Inguruko Gaztetxe eta gazteen babespean, “emozio” handiz bizi izan dute prozesua Kaletik Gaztetxera asanbladako kideek. Hainbat artisten parte hartzearekin eta giro onean aurkeztu zuten gaztetxe berria Kaletik Gaztetxera asanbladako kideek. 2022. urtean bota zuten Sorginola Gaztetxea eta geroztik, Durangoko gazteak borrokan ibili dira herrian identifikatzen dituzten beharrei erantzungo dien espazio bat lortzeko.
Correos zaharra izandako eraikina hartu, eta berehala lanean hasi ziren gazteak: formakuntza politikoa egiteko zein ikasteko guneak antolatuz, eta doako kirol zein kultur eskaintza zabala biltzen zuen plana abian jarriz.
Eraikina eraisteko intentzioa du udalak, eta “biltegi modura” erabiltzen da gaur egun. Udaletik eraisteko agindua existitzen bada ere, eraikina “baldintza onetan” eta “hutsik” dagoela adierazi dute Kaletik Gaztetxera asanbladako kideek. Abenduaren 4an bertan bildu ziren udalarekin, bilera honetan gazteek eraikina eraitsi arte hutsik dagoen bitartean etekina atera nahi ziotela adierazi zioten udalari. Udala ahal ere, ez zen negoziatzeko prest izan.
Bart, 19:00ak aldera, gazteen aurka oldartu zen Ertzaintza. Foam pilotakadez hainbat gazte zauritu ostean, baimen judizialik gabe, sarbide kontrola jarri eta hustu zuten Durangoko Gaztetxea.
Pasa den abenduaren 12an asanbladako kidea den Olatz izan genuen gurekin. Gaztetxearen sorreraz eta momentuko egoeraz hitz egin genuen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Olatz (Durangoko Gaztetxea): "Askotan espaziorik ez dagoenean zaila da jendea batzea, baina holako zerbait lortzen denean, ikusten da benetan badagoela nahi hori"00:09:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!