Olatz Alonso (Rompiendo Moldes): “Emakumezkoen kirola ikuspegi positibo batetik landu nahi dugu dokumentalean”
Asteburuan Arabako hiriburuan egon zaretenok, ikusiko zenuten Gasteiz erabat gelditu dela. Baskoniak jokatzen zuen: dirutza iragarkietan, 15.000 zale baino gehiago partidu bakoitzean, eta instituzioen babes itzela. Aldiz, aurreko astean, Araski talde gasteiztarrak ere Erreginaren Kopa jokatu zuen Gironan, eta finalerdietan kaleratu zuten, Baskonia bera bezala. Baina hau ez da albistegietako gai nagusietakoa izan. Askoz babes gutxiago dauka.
Hau, soilik adibide bat da, baina askoz gehiago topa ditzakegu Araban bertan. Egoera hau aldatu dezakeen proiektuetako bat “Rompiendo moldes” dokumentala da, baina hobeto azaldu digu honetan burubelarri dagoen Olatz Alonso kazetariak. Arantzazu Alonso eta Maitane Carballorekin batera Arabako emakume kirolariak bilduko dituzte “Rompiendo Moldes” dokumentalean. Apirilean aurkeztea da hauen asmoa.
-
Hizpidea: Olatz Alonso (Rompiendo Moldes): "Emakumezkoen kirola ikuspegi positibo batetik landu nahi dugu dokumentalean"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!