Koloreak eta aldarrikapenak biderkatuz erantzun diote zentsurari
Milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara OkupaTU Gasteiz Eguna ospatzeko; Hala Bedi, Gaztetxea, Auzolana eta Errekaleor zoriontzeko; eta, Udalak ezarritako zentsuraren gainetik, kalea guztiona dela aldarrikatzeko. Manifestazio koloretsu batek hasiera eman dio egunari baina jai giroak erdialdean darrai, gaueko ordu txikiak arte luzatuko dena.
Urtarriletik zegoen iragarrita eta azkenean iritsi da eguna: milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara Hala Bediren (35 urte), Gasteizko Gaztetxearen (30 urte), Auzolana pilotalekuaren (10 urte) eta Errekaleor Biziriken (5 urte) urteurren bateratua ospatzera. Hasierako plana Udalak ezarritako zentsura dela eta aldatu ostean, manifestazio jendetsua egin dute goizean San Anton plazatik abiatuta.
Horren aurretik, lau zutabe ezberdin, arloka eta puntu ezberdinetatik atera direnak. Mugimendu feminista eta presoen eskubideen aldeko taldeak Aldabetik atera dira, gazteak eta pentsionistak Iparraldetik, okupazio mugimendua Leizaola plazatik eta ekologistak eta errefuxiatuen eskubideen aldeko taldeak Fariñasetik.
Manifestazioaren hasi baino minutu batzuk lehenago, Mikel Sáenz de Buruagak eta Nuria Ferrok hartu dute hitza hedabideen aurrean. “Gaurko eguna arrakasta bat da jada. Zentsuren gainetik milaka pertsona bildu ditugu Gasteizko kaleetan, inoiz lapurtuko ez dizkiguten kaleetan, kaleak guztionak direlako. Milaka lagun espazio publikoaren defentsan, orain dela 13 urte Gaztetxea desalojo mehatxutik defendatu zuten bezala edo ostegunean Gasteizko hainbat eragile eta norbanako ezagunek Gasteizko kaleak zentsurarik gabe erabiltzearen defentsan egin zuten moduan”.
“Zentsuren gainetik milaka pertsona bildu ditugu Gasteizko kaleetan, inoiz lapurtuko ez dizkiguten kaleetan, kaleak guztionak direlako”
Ibilbide guztian giro alaia egon da, elekrotxarangak, batukadak, ke poteek, koloreek, puxikek eta aldarrikapenek protagonismoa izan duten mobilizazioan.
Katedral Berriaren parean, behin manifestazioa amaituta, ekitaldia. Antzerki xelebre baten bitartez OkupaTU Gasteiz dinamika osatzen duten eragileen kontraesanak plazaratu dituzte, ostean, Arabako bertsolari ugarik bertso bateratu bat abesteko. Hala Bedik, Gaztetxeak, Auzolanak eta Errekaleorrek ere hitza hartu dute -irakurketa osorik albistearen amaieran-. Eta, azkenengo egunetan hainbeste mugitu den abestia ere presente egon da: Ekaitz Samaniegoren letra duen OkupaTU Gasteiz abestia abestu dute hau grabatu zuten berberek, Bihurri eta harro, súbete al carro kantatzen jarriz plaza.
Manifestazioa amaitzerakoan, Gaztetxera bideratu jendea, bazkari desobedientearekin hasteko; Andra Maria Zuriaren plazan, Eskuratu irakurri zitekeen pankarta zintzilikatu dute hainbat emakumek.
Argazki Galeria | Hala Klik
Ekitaldi amaierako testua, lau eragileek irakurri dutena
Siempre me ha interesado esa jerga que emplean los plastas. “No me gusta, por eso lo tiro”, Alfonso Alonso dixit. Hablamos de batallas que no puedes encontrar en los mapas: 2005. urtean trakamatraka ederra eman genuen Gaztetxe egun hartan. Hiriko txoko ezberdinak kulturaz eta ekimenez leherrarazi genituen. Eta hau ez zen izan gertaera isolatua, ez; izan ere, sarri sarri sarritan batu gara betiko lau malapartatuak antzeko dinamikak antolatzera.
Porque cuando vosotros vais, nosotras venimos de aquí, y en cuestión de tres años Gasteiz gritó fuego y lo mantuvo prendido a ritmo de Piztu Gasteiz. 2015. urtean indarrak berriro batu eta kolore biziz arrazakeriaren kontra Gora Gasteiz oihukatu genuen. Dinamika bakoitza garaiko berezitasun eta arrazoi ezberdinengatik izan zen bultzatua. Desalojo arriskuak, tontolnabo baten jarrera arrazista eta xenofoboak… Arrazoiak arrazoi, gure ekimenek aurrera egin zuten. Zer gertatu da oraingoan, alikate jauna?
Okupatu Gasteiz eguna ofizialki urtarrilean eman zen aditzera, nahiz eta atzetik hilabeteak generamatzan lanean. Egunaren nondik norakoak buruan edukita, lanean hasi ginen astero komisio ezberdinak osatuz eta jardunaldi ezberdinak antolatuz. Kostatu zitzaigun, baina lortu genuen. Egun osorako jaia antolatu genuen, autogestio eta asanbladan oinarrituta, eta, aldi berean, Gasteizko kolektibo ezberdinen parte hartzea bilatu eta bertako kultura bultzatuz. Behin egitaraua aurkeztu genuela, dei baten bidez debekuaren berri eduki genuen.
Gentes ignorantes que antes nos tenían miedo cogen confianzas que nunca les dimos y deciden prohibir el día de okupaTUgasteiz. Cobardes que van de valientes hablando de nosotras mal ante la gente. Dirudienez, okupatu gasteiz izena ez da haien gustokoa, eta hori dela-eta kaleen erabilera erabat mugatu digute. Ez, ez gara zuen gustokoak, badakigu, eta ez dugu asmorik ere. No nacimos para gustaros, y siendo guays o no, aquí seguiremos por muchos años más.
Askok pentsatuko dute OkupaTUgasteiz eguna Halabedi irratiaren, Gasteizko Gaztetxearen, Auzolana pilotalekuaren eta Errekaleor auzoaren urteurrenak ospatzeko eta babesa adierazteko ekimena dela soilik. Baina ez, okupaTUgasteiz askoz harago doa, eta zentsura politiko hau dela medio, are gehiago.
Ya lo dijo el difunto ex-alcalde de Bilbo y compañero de partido de Urtaran Don Iñaki Azkuna cuando se disponía a derribar Kukutza hace siete años y dijo: esto es una guerra de modelos de sociedad. Y desde aquí decimos SI! Claro que se trata de eso y estamos más que orgullosas, además, de encontrarnos en la trinchera contraria de gente como Azkuna o el propio Urtaran.
Kontrako trintxeran daudenen ahotik maiz entzuten dugu legalitatearen apologia sutsua gure aurka egiteko. Baina, nola ez dute ba egingo haiek diseinatutako eta haien mesedetara dagoen legalitatearen apologia? Hemendik, ozen eta garbi, zera esan nahi diegu: etzazue nahastu legalitatea zilegitasunarekin. Legalitatea boteredunen tresna besterik ez da eta zilegitasuna, herritarron tresna indartsua, gaurkoan ikusi den bezala.
35, 30, 10 eta 5 zenbakiak baino gehiago dira. Hiri honen parte bihurtu diren proiektuen urteak dira. Ba al dago inor adierazpen herritar hauek gabe Gasteiz irudika dezakeenik? HalaBedi, Gasteizko Gaztetxea, Auzolana Pilotalekua eta Errekaleor Auzoa ezinbestekoak dira, bai, baina ez gara autokonplazentzian erori behar. Eragile hauek tresnak baino ez dira, gure bihotzetan daramagun mundu berrietara hurbiltzen gaituzten tresnak. Hortaz, ez gara konformatu behar, ezin gara erosotasunean erori eta proiektuak eraikitzen jarraitu behar dugu.
Zentzu horretan apustu politikoak burutzera animatu nahi zaituztegu. Erronka horiek ez dira beti ondo aterako, ez, baina orain dela 35 urte walki talkiekin irratia egiten hasi ziren zoro batzuk egindako apostua ziurra al zen? Eta orain dela 30 urte apezpikuen kotxerari ostikoa eman ziotenena? Orain dela 10 urte frontoi zahar bat okupatu zutenena? Edota orain dela 5 urte erabat baztertutako auzo batera sartu zirenena? Proiektu hauek guztiak sortu zituztenek amankomunean puntu bat zuten: beren buruarengan sinistu zutela.
Kideek sortutako espazio eta proiektuak, gainera, denon artean irmoki defendatu behar ditugu, elkartasuna baita herritarron armarik indartsuena. Eta hiri honetan, gainera, asko dakigu horretaz. Urtemugak ospatzen ditugun lau kolektiboak arriskuan egon baikara noizbait, baina herri mugimenduaren babesari esker egin dugu aurrera. Ez al duzue oroitzen 2005ko gaztetxe eguna, auzolana defendatzeko eginiko lana, edota Errekaleorren aldeko elkartasun uholdea? Gaurko eguna bera ere, etorkizunean oroituko dugun horietariko bat izango da. Zuei esker, edozein erasoren aurrean indarberriturik ateratzen baikara. Mila milloi esker aste hauetan zehar lagundu gaituzuen guztiei. Pankartak egiten egon zaretenak, kartelak jartzen, bilera amaigabeetara etorri zaretenak, zutabeak antolatzen egon zaretenak, eta modu batean edo bestean laguntza eskaini diguzuenak. Oso bastak!!
Kontrako trintxerakoek batera defenditzen dituzte haien interesak, nola ez dugu guk autodefentsa bultzatuko? Aquellos del otro lado de la trinchera, además, nos vacilan cada día. Se ríen de nosotras cuando por ejemplo aplican la ley mordaza a miles de personas aun habiendo prometido su no aplicación, o cuando por ejemplo le llaman huelga a que los munipas nos cosan a multas para que sus sueldos aumenten. Nos vacilan cuando le llaman extracción de gas a reventarnos los subsuelos. Se mofan de nosotras cuando nos dicen que es una prioridad para ellos la lucha contra los feminicidios.
Nos vacilan cuando nos hablan de paz pero al mismo tiempo sus mejores amiguetes venden armas a Israel o a Arabia Saudi. Nos vacilan cuando dicen que las compañeras magrebíes vienen a robarnos, cuando son exactamente ellos los que más roban, o cuando le llaman accidente laboral a los asesinatos de la patronal. Nos vacilan con las pensiones, dejándonos migajas para nuestras jubilaciones. Nos humillan cuando vienen los presidentes de España y Francia a Gasteiz a decirnos quien ha sufrido y quien no en este pueblo. ¿Hasta cuándo vamos a dejar que nos vacilen? YA VALE OSTIA!
Hau guztiaren aurrean, bultza dezagun autogestioa, bultza dezagun herritarron auto-antolakuntza, jarrai dezagun gustoko ez gaituztenei begietan hatzaparra sartzen, proiektu berriak sortzen, herri boterea eraikitzen eta defendatzen. Garatu ditzagun gainera, herritarron arteko lotura sendo zein zintzoak, horrela bakarrik aurre egin ahalko diogu etsaiari: ELKARREKIN eta ez banandurik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!