Oihana Llorente (Parean): “Ama bihurtzen garen emakumeak gehiago gara duela mende bat baino”
Parean Elkarteko ikerketaren emaitzak, Hizpidean.
Amatasunaren gaiari eutsi eta ikuspegi feministatik lantzeko asmoz Atsolorra proiektua garatu dute Parean Elkartean. Emakumeekin hainbat saio egin eta ia 150 emakumek osatutako inkesta bat jarri zuten abian. Bertan, 30 galdera baino gehiagorekin, kontziliazioaz, indarkeria sinbolikoaz, indarkeria matxistaz edota sexualitatearen inguruan galdetu zieten. Orain inkesta horien emaitzekin Amatasuna feminismotik ikerketa egin dute, eta Hizpidean izan ditugu gaurkoan.
Oihana Llorente Parean elkarteko kidearekin elkarrizketa, hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oihana Llorente (Parean): "Ama bihurtzen garen emakumeak gehiago gara duela mende bat baino"00:12:46
Parean elkartearen web orrira sartu zaitezkete hemen, informazio gehiago jasotzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!