Oihana Galardi (Irungo Harrera Sarea): “Schengenek dioenean mugarik ez dagoela, polizia kontrolek muga ezartzen dute pertsona jakin batzuentzat”
Larunbatean elkarretaratzea egin zuten korridore humanitario seguruak eskatu eta kontrol arrazistak salatzeko.
Ibrahima Dialloren gorpua aurkitu zuen Guardia Zibilak aurreko asteazkenean, Bidasoa ibaia igaro nahian hildako azken pertsonarena. Heriotza hau salatu eta gorpua aberriratzeko administrazioaren ardura eskatzeko baliatu zuten larunbatean egindako elkarretaratzea Irungo Harrera Saretik.
Irun eta Hendaia arteko mugan kontrol arrazistak daudela ere salatu zuten larunbatean, eta migratzaileentzako korridore humanitario seguruak eskatu zituzten, Dialloren heriotza azkena izan dadin.
Harrera Sareko Oihana Galardi izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu zehatzago mugan bizi duten egoera. Kontrol arrazista hauek praktikan hartzen duten forma azaldu digu, eta gobernu ezberdinen papera zein den ere zehaztu du, besteak beste. Korridore humanitarioa, Frantziako hauteskundeak, elkartasun dinamikak… kontu ezberdinak izan ditugu Hizpide Galardirekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oihana Galardi (Irungo Harrera Sarea): "Schengenek dioenean mugarik ez dagoela, polizia kontrolek muga ezartzen dute pertsona jakin batzuentzat"00:20:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!