Oier (Auzoan bizi): “Hemen pobreen aurkako gerra bat dago”
"Pertsona baten bizitzeko eskubidearen gainetik, 10 edo 15 polizia armatu sartu ziren jabetza pribatua defendatzeko."
Urtarrilaren 19an Gasteizko alde zaharreko bizilagun bat ilegalki etxegabetu zuten. Bizilaguna, “Auzoan bizi” etxebizitza sareko kidea da eta lehenago ere ustezko etxejabearekin izandako arazoen berri emana zuen.
Auzi honen inguruko xehetasun gehiago ekarri dizkigu Oier Auzoan biziko kideak. Aipatu digunez, “garai zailak datoz, jarraitu behar dugu antolatzen eta horrelako kasuetan gogor borrokatzen.” Kasu hau ez dela horrela geratuko ere aurreratuko digu, kontu ezberdinak ikertzen ari direla eta laster informazio berria zabalduko dutela esan digu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!