Oiane Menika (E.H. Mugimendu Abolizionista): “Gizonengan jarri behar da fokoa, proxenetak eta puteroak dira arazoa”
"Sexualitatea eredu osasuntsuagoen" alde, eta "prostituzioaren esklabutza industriaren" aurka egiteko, antolatzeko beharra ikusi dute, sexu lanetan dabiltzan emakumeak kriminalizatu gabe.
Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista aurkeztu da. Feminismoaren barruan aspalditik dago eztabaida erregulazioaren alde eta abolizioaren alde daudenen artean. Oiane Menika Mugimendu Abolizionistako kidea gonbidatu dugu Hizpidera, abolizionismoaz daukaten ikuspegiaren berri izateko.
Sakonean hitz egin nahi izan dugu Menikarekin. Abolizioaren zergatiak azaldu dizkigu, abolizioa debekuarekin lotzearen gaizkiulertuak nabarmendu, eta guzti honen atzea dauden mafiak eta prostituzioaren industria salatu ditu. Bestalde, eskariari erreparatuta, prostituzioaren kontsumo aldetik, horren atzean ezkutatzen den sexualizazio eta harremantze eredu misogino eta dominatzailea azaleratu nahi izan du, sexualitate osasuntsuagoa aldarrikatzearekin batera. Sexu langileen kolektiboak, prostituzio duina, pornografia, alokairuko sabelak, erregulazioa, estatuaren betebeharra eta normalizazioaren arriskua landu ditugu, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oiane Menika (E.H. Mugimendu Abolizionista): "Gizonengan jarri behar da fokoa, proxenetak eta puteroak dira arazoa"00:25:16
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!