“Konstituzionalak bere ardurari uko egin dio eta agerian utzi du M3ko hilketak epaitzeko borondate falta”
Joan den urtarrilaren 15ean eman genuen berria webgune honetan bertan: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu Arabako Batzar Nagusiek 1976ko martxoaren 3ko hilketengatik aurkeztutako babes-helegitea.
Nerea Martinez Ocio Martxoak 3 elkarteko kideak baloratu du Auzitegiaren erabaki hori ARABA HIZPIDEn. Auzitegi Konstituzionalak bere ardurari uko egin diola adierazi du Martinez Ociok eta, bere iritziz, bost langileen hilketak epaitzeko borondaterik eza geratu da agerian, beste behin ere. Horrekin batera, biktimen arteko ezberdintasunak salatu ditu, Terrorismoaren Biktimen Memorialaren kanpoaldean faxismoaren biktimen omenezko eskultura bat ipintzeko Gorka Urtaran alkatearen erabakia baloratu duenean.
-
Hizpidea: "Konstituzionalak bere ardurari uko egin dio eta agerian utzi du M3ko hilketak epaitzeko borondate falta"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!