Nekane Martinez (Sos Aiaraldea): “Kalera atera nahi ditugu gatazka hauek, ze baldintzatan dauden lan egiten sektore feminizatu hauetan”
"Emakume izateagatik prekarizatuak" jardunaldia burutuko dute larunbat goizean, Amurrion.
Sos Aiaraldea, eskualdeko greba batzordetik sektore feminizatu eta prekarizatuen egoera argitara aterako dute larunbatean, goizeko 11.00etatik aurrera egingo duten jardunaldian. Nekane Martinez Sos Aiaraldeko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu digu, gainetik, sektore hauetako egoera. Larunbateko planaz hitz egin digu, greba batzordetik egindakoez eta datozenez, besteak beste.
Larunbatean bertaratzeko gonbitea ere luzatu du Martinezek. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nekane Martinez (Sos Aiaraldea): "Kalera atera nahi ditugu gatazka hauek, ze baldintzatan dauden lan egiten sektore feminizatu hauetan"00:10:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!