Naturaren babes eta kontserbazioaren aldeko ahotsak, Arabako Mendiak Askek zabaldutako hirugarren atxikimendu bideoan
"Naturak behar gaitu, ez diezaiogun huts egin" lelopean, Arabako mendietan "inposatu nahi dituzten" proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako hirugarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ossés, Jabier López de Robles, Irantzu Lekue, Eli Etxeberria, Amaia Gabilondo, Oihane Perea, Arantza Arrien, Josune Vélez eta Belén Nevadok hartu dute parte.
Mendien industrializazio eta pribatizazioak aurrerakuntza eta garapena ekarriko ditu Eusko Jaurlaritzaren ustez, baina ustezko garapen horren onurak mesede nori egiten dion galdegin du Arabako Mendiak Aske plataformak, Arabako mendietan inposatu nahi dituzten proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako hirugarren bideoan. Proiektu txikitzaileen aurka, herri lurrak zaintzearen aldeko mezua zabaldu du plataformak, hainbat ahots ezagunekin batera: Ossés, Jabier López de Robles, Irantzu Lekue, Eli Etxeberria, Amaia Gabilondo, Oihane Perea, Arantza Arrien, Josune Vélez eta Belén Nevadok hartu dute parte bideoan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!