Naipes Fournierreko langileek greba egingo dute urriaren 30ean eta 31n
Soldatak bertan behera daude 2012tik eta langile bat kaleratu dute azken asteetan. Egoera konpondu ezean, greba egun gehiago irragarri ditzakete langileek.
Naipes Heraclio Fournier enpresa ezaguneko langileek greba egingo dute euren lan baldintzen egoera salatzeko. Urriaren 30ean eta 31n ekingo diote grebari.
Baina lan baldintza orokorretaz gain, badaude beste bi arrazoi grebari ekiteko: langile baten kaleratzea eta soldatak bere horretan mantentzea.
Soldatak 2012tik dituzte izoztuta langileek. Hori dela eta, zuzendari industrialarekin duten erlazioa nahiko txarra da orain dela urte batzuetatik. “Arduradunetako bat aldatu zen arren, egoera ez da hobetu. Horren aurrean, biltzen hasi ginen; orain neurriak hartzeko ordua da”, adierazi dio langileetako batek Hala Bediri.
Kaleratzearen zergatiei dagokionez, “diziplina arrazoiak” izan ziren. Baina langileek guztiz gezurtatu dute enpresaren azalpen hau.
Baina hori gutxi balitz, enpresa komitearen ustetan, “lehenengo kaleratzea da baina baliteke azkena ez izatea”. Hori izan da arrazoi nagusietako bat grebari ekiteko: kaleratze gehiago ekiditzea. Are gehiago, egoera ez bada aldatzen, greba egun gehiago iragarri ditzakete langileek.
Twitter kontu baten ari dira euren mobilizazioen berri ematen: @Fournierborroka
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!