Naiara eta Ilargi (Mamarru Fest): “Espazio hau ireki nahi dugu beste identitateei aukera emateko ahalduntzea, ausardia eta segurtasuna bereganatzeko”
Otsailaren 1ean aurkezpen jaialdia egingo dute, eta Maiatzaren 8,9 eta 10ean jaialdia Errekaleorren.
“Mamarruak identitate disidente eta zapalduak gara: mamarratxak, bollerak, transak, ez binariak, emakumeak, gorputz disidenteak, arrazializatuak, putak, subiditak, putikornioak, barriobajerak…” Mamarruek izango dute protagonismoa Errekaleorren egingo den jaialdian. Publikoa mixtoa izango bada ere, oholtza gainean, teknikan eta bestelakoetan emakumeak* ibiliko dira. Maiatzaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da Mamarrufesta, baina aste honetan berotzen joateko beste deialdi bat izango dugu. Otsailaren 1ean, larunbatez, aurkezpen jaialdia egingo dute Gasteizko Gaztetxean.
Ilargi eta Naiara antolakuntzako kideak izan ditugu gaur Hizpidean, proiektuaren jatorriaz eta edukiaz hitz egiten.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Naiara eta Ilargi (Mamarru Fest): "Espazio hau ireki nahi dugu beste identitateei aukera emateko ahalduntzea, ausardia eta segurtasuna bereganatzeko"00:17:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!