Nahia Santamaria (Ikasle Abertzaleak): “Kontrolaz ezaugarritu eta kritikarako gaitasuna ukatzen duen hezkuntza baten baloreak inposatzen dizkigute”
Joan den asteko greban izandako atxiloketak salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 11.00etan Elurretan, Gasteizen.
LOSU, LOMLOE eta Lanbide Heziketako Plan berriaren aurka ikasle greba deitu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak martxoaren 24an. Hezkuntza sistema sozialistaren aldeko aldarria plazaratzeaz gain, jazarpen poliziala ere jasan zuten grebalariek, 34 atxilotu izan ziren ostegunean Gasteizen.
Greba egunaren balorazioa ezagutzeko eta atxiloketen inguruan egiten duten irakurketa jasotzeko, Nahia Santamaria IAko kidea izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nahia Santamaria (Ikasle Abertzaleak): "Kontrolaz ezaugarritu eta kritikarako gaitasuna ukatzen duen hezkuntza baten baloreak inposatzen dizkigute"00:15:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!