Nahia (Lakabe): “Gure antolakuntza lore itxurarekin irudikatzen dugu”
Proiektu autogestionatuen inguruko programa berri hau Lakabe herriko esperientziarekin hasi dugu. Hau 1980. urtean hasi zen eta gaur egun bizirik darrai.
Proiektuaren historia, eboluzioa, antolakuntza eta egunerokotasunaz mintzatzeko, bertako bizilaguna den Nahia eduki dugu Hizpidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!