Mutil batek sexu-erasoa sufritu zuen asteburuan Gasteizen
E28 koordinadorak kontzentrazioa deitu du bihar, urriak 27, Andra Mari Zuriaren plazan, erasoa salatu eta autodefentsa aldarrikatzeko.
Mutil batek sexu-erasoa jasan du asteburuan Gasteizen. Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, azaldu duenez, azken eraso horrekin 29 dira Araban ezagutu direnak: horietatik 23 Gasteizen gertatu dira, 10 erasoak izan dira, 12 gorroto-diskurtsoak eta 6 sexu-orientazioagatiko edo genero-identitateagatiko bazterketak.
Egoera horren aurrean, Ikusgunek gogorarazi du “politika feministak indartzea” dela “egun bizi dugun indarkeriaren gorakada” eteteko modu bakarra eta, horretarako, beharrezkoa dela “erakundeen, mugimendu feministaren eta LGTBI+en arteko lankidetza”.
Erasoen aurkako kontzentrazioa
Gasteizko E28 koordinadorak kontzentrazioa deitu du biharko, urriak 27. Andra Mari Zuriaren plazan izango da arratsaldeko 19:00etan, “Aurrean izango gaituzue, zuen indarkeriak ez du lekurik gure auzo eta herrietan” lelopean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!