Musitu inguruko mendietan barrena
Musitutik abiatuta, herria gurutzatu ipar ekialderantz, eta mendian barrena sartzen hasi… gurutze batekin topa egin eta ezkerreko bidea hartuaz goruntza eramango gaitu bideak.
El Bojal eta Zolando pasa, eta 52 zuhaitz mota ezberdin bereizi izan diren basoan murgiltzen gara, baita himalaiatik ekarritako landare batzuk aurkitu daitezke ere. Goruntz igotzen jarraitu eta lautada batekin aurkituko gara, iparra jarraitu beharko duguna.
Goi lautadan zehar iparralderantz, Santa Helena izango da lehen gaina pagadiz inguratua duen bazeliza.
Bertatik Soil mendian murgildu ahal izango gara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!