“Musika elektronikoan ere badago gaztetxeekin antzekotasun gehiago duen beste subkultural bat”
Harrikada 2017. urtean sortutako kultur elkartea da, musika elektronikoarekin eta artearekin lotura duten ekitaldiak sustatu nahi dituena. Ekitaldi handi bat antolatzen ari dira irailaren bigarren astebururako, Ozaetako Garaion Sorgingunean izango dena. Berlineko eta Euskal Herriko artistak elkartuko dira bertan.
Antolatzaileetako bi izan dira gure estudioetan, Galder Ruiz eta Garazi Beramendi, eta festibalaren nondik norakoak azaldu dituzte Zebrabidea irratsaioan.
‘Harrikada’, Alemaniako azpikultura elektronikoa gurera ekarriz
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!