Muntai polizial berri bat Gasteizen: bi gazte espetxeratze arriskuan daude
Azaroaren 13an epaituko dituzte bi gasteiztarrak. Ostegunean, azaroaren 2an, agerraldi publikoa egingo dute goizean; arratsalderako asanblada informatiboa deitu dute.
Muntai polizial berri bat Gasteizen. Muntai polizial handia eta larria. Bi gasteiztar, espetxeratze arriskuan daude 2016ko ekaineko jai kontestuko anekdota baten ondorioz. Zoritxarrez, larria da egoera eta ez da anekdota soil batean geratuko. Azaroaren 13an epailearen aurretik pasatzera deituta daude biak.
Parranda egun normal bateko pasarte bat izan beharko lizatekeenak kinka larrian jar ditzake orain bi gazteak: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera bakoitzarentzako. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko isuna eskatzen diete, 5.000€-ko fiantzarekin batera.
Bi gazteek, motorra hartu zuten Txagoko jaietatik Jimmy Jazz aretora joateko, parrandarekin jarraitzera. Baina espero ez zutena gertatu zen orduan: atxilotu zituzten. Poliziaren arrazoia: bost edukiontzi erretzea leporatzen diete. Hala ere, kasua hobeto azalduko dute ostegunean, prentsaren eta herritarren aurrean.
Hurrengo deialdiak
Ostegunean, azaroaren 2an, hobeto azalduko dute kasua eguerdian eskainiko duten agerraldi batean: 13:00etan Kutxa plazan. Gainera, ostegunean bertan, asanblada informatiboa detiu dute 18:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!