Mugako jaialdia bueltan da
Jaialdiaren sustatzaileek musika elektronikoa ardatz duten bi arratsalde antolatu ditu Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Lehena, larunbat honetan izango da.
Lau urtez jarraian ospatu zen Mugako jaialdia Gasteizko Artium museon. Baina, 2019ko martxoan jaialdia berriz antolatuko ez zutela iragarri zuten antolatzaileek museoaren arduradunek ordutegi eta espazioekiko jarritako traba eta neurri zorrotzen ondorioz.
Orain, ia bi urte ondoren, Mugako jaialdiaren sustatzaileek bi saio ezberdin antolatu dituzte urtarrileko bi larunbaterako. Lehengo hitzordua bihar bertan izango da Aitor Etxebarriaren (aka El_Txef_A) eta Reykjavik606 proiektuen zuzenekoekin. Eta, urtarrilaren 30ean, Madrilgo Mecanica Popular beteranoak eta Gasteizko ÚR drone bikoa ariko dira. Bi emankizunak 17:30tan hasiko dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!