Montessori eskolak lanean jarraitzen duela salatu du Steilasek
Eskola-homologaziorik gabe ari da funtzionatzen 2015. urtetik, eta Gasteizko Udalak kautelazko itxiera agindu zuen iaz.
Steilas sindikatuak salatu du Montessori Vitoria izeneko eskolak Lehen Hezkuntzan eskolatuta egon behar diren bi haur dituela Gazalbideko lokal batean eta Bakh-en. Sindikatuko kideek egin dute agerraldia gaur goizean, eta, azaldu dutenez, Gazalbideko lokal horretara joan dira eta egiaztatu ahal izan dute Lehen Hekuntzako bi ume daudela bertan.
Sindikatuaren arabera, gainera, eguerdi partean umeak Bakh-era eramaten dituzte, eta zentro honetan haur-aisialdiarekin lotutako jarduerak bakarrik egiteko eskubidea du Montessorik.
Steilas sindikatuak Montessori Vitoriaren kontra neurriak hartzeko exijitu die erakunde publikoei, eta kritikatu dute Udalaren eta Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren aldetik “kontrol falta” dagoela. Halaber BAKH zentroaren jabea den Saski Baskoniari “arduraz” joatzeko eskatu diote, bere garaian “sei urtetik gorako eskolatu gabeko umeen sarrera debekatuko zuela hitz eman baitzuen”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!