Mobilizazioak egin dituzte Ikamak deituta, “hezkuntza sistema errotik aldatzeko”
"Sistemak eta egitura instituzionalak dituen mugak kontuan hartuta", aukera berri bat ireki nahi du Ikamak Hego Euskal Herrian hezkuntza eredua iraultzeko. Orain "inoiz baino gehiago", ikastetxez ikastetxe eta herriz herri antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute Gasteizen egindako mobilizazioan.
Milaka ikasle bildu dira Gasteiz, Amurrio, Bilbo, Donosti, Bergara eta Iruñan Ikama ikasle antolakundeak deitutako mobilizazioetan, hezkuntza sistema eraldatzea helburu: “krisi egoera hau betikook ordainduko ez dugula esatera etorri gara eta hezkuntza sistema errotik aldatu ezean, sistemaren erroko aldaketa baten eskutik, ez dugula amore emango”, azaldu dute.
Hezkuntza “gutxiego batek gehiengo oso bat haien balore eta praktiken baitan hezteko negozioa” dela salatu du Ikamak, eta testuinguru horretan ulertzen dute espainiar estatutik inposatu LOMLOE legea. Legediaz haraindi, egunez egun ere ikasleak “eskuetatik lotuta” daudela uste dute: itotzen dituen ebaluazio sistema batekin, jatorriaren arabera ikastetxeka segregatuak, ikasketa prozesua aurrera eramateko materialetan diru inbertsio handiak egin beharrean, ikasleon gaineko etengabeko kontrol eta kriminalizazioa jasanez, euskaraz ikasi eta bizitzeko ezintasunean. Honek guztiak, azaldu dutenez, osasun mentalaren kaltetu eta “muturreko egoera batera” eramate ditu ikasleak.
“Sistemak eta egitura instituzionalak dituen mugak kontuan hartuta”, aukera berri bat ireki nahi du Ikamak Hego Euskal Herrian hezkuntza eredua iraultzeko. Orain “inoiz baino gehiago”, ikastetxez ikastetxe eta herriz herri antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute Gasteizko mobilizazioan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!