Mobilizazio eguna deitu du euskal gehiengo sindikalak ostiralerako
Osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan mobilizazioak deitu dituzte lan zentroetan ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek, datorren martxoaren 27rako.
“Langileok haserre gaude!” lelopean lan zentroetan mobilizazioak deitu ditu euskal gehiengo sindikalak ostiral honetarako, martxoak 27, osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan. Hiru alor horiek lehen lerroan jartzea eskatuko diete Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Confebaski eta CENri.
Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta patronalek interes ekonomikoak langileen osasunaren gainetik jarri izana salatu dute. Oinarrizko zerbitzuetan diharduten langileak neurri prebentiborik gabe ari dira jardunean osasuna arriskuan jarriz, oinarrizko zerbitzuetan lan egiten ez duten langileek euren lanpostuetara joatera behartuak daude alarma egoera ezarria egon arren.
Enpresari eta instituzioek COVID-19ak eragindako krisia “langileei ordainarazi” nahi dietela azaldu dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Orain arte 8.000tik gora dira Euskal Herrian aurkeztutako enplegu erregulazio espeienteak, “inongo negoziaziorik gabe”.
Lan baldintzen debaluazioarekin langileriari 2008ko krisi ekkonomikoan aplikatutako “errezeta berdina” ezarri nahi diotela adierazi dute euskal sindikatuel: “negoziaziorik gabeko ERTEak, patronalaren neurrira egindako erabakiak, lan baldintzen okertzea…”
Martxoak 27, mobilizazio eguna
Euskal gehiengo sindikalak langileei beraien “haserrea erakusteko” eskatu die. Horretarako, mobilizazioak burutuko dira ostiral honetan Euskal Herriko lan zentroetan. Osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen defentsan, “oki bakoitzean dituzten aukera eta medioak erabiliz: geldialdiak, elkarretaratzeak, argazkiak, burrunbak…”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!