Mitxel Elortza (Arnas Dezagun): “Euskaldunak batera egongo balira komunikazio hizkuntza bezala garatuko lukete euskera eta eredu bikaina izango lirateke haur erdaldunentzat ere”
Haien planteamentuaz eta jasotako harreraz aritu gara Elortza bozeramailearekin.
Arnas Dezagun kolektiboak manifestu bat plazaratu zuen duela hilabete batzuk, zonalde ez euskaldunetan bizi diren haur euskaldunak eskolan sakabanatu ez ditzaten eskatzeko. Euskara bermatzea oinarri hartuta, eskoletan hizkuntzaren normalizaziorako proposamena ondu dute, eta sinadurak biltzen ari dira ordutik.
Mitxel Elortza Arnas Dezaguneko bozeramailea da, eta bera izan dugu Hizpidean. Haien proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta inguruan sortu zaizkien hainbat polemikari buruz ere aritu gara. Ume atzerritarrak euskaran integratzea ere aintzat hartu dute haien manifestuan, eta denen onurarako izango dela azaldu digu Elortzak, bai ume euskaldunentzat zein etxetik euskara ez dakartenentzat ere.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mitxel Elortza (Arnas Dezagun): "Euskaldunak batera egongo balira komunikazio hizkuntza bezala garatuko lukete euskera eta eredu bikaina izango lirateke haur erdaldunentzat ere"00:24:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!