Miriam Díaz de Tuesta (LAB): “EHUko garbitzaileen hitzarmena negoziatzeko unea da; hitzarmen duina behar dugu”
Gasteizko kanpuseko garbitzaileek greba hasi dute gaur. Ostiralera bitartean, bost eguneko greba dealdia dute garbitzaileek, hitzarmen duin alde batengatik borrokatzeko. Mobilizazio ugariren ostean, aste guztian zehar luzatuko da eta horren inguruan hitz egin dugu LABeko kidea den Miriam Díaz de Tuestarekin.
Mobilizazioak, EHUko kanpusean egiteaz gain, Eusko Jaurlaritzara ere joango dira asteazkenean; izan ere, egoera konpontzeko. inplikazioa eskatu nahi diote EAEko Gobernu berriari. Pozik eta eskertuta agertu da Díaz de Tuesta, azken mobilizazioetan ikasle eta kanpuseko langileen babesa izan dutelako
-
Hizpidea: Miriam Díaz de Tuesta (LAB): "EHUko garbitzaileen hitzarmena negoziatzeko unea da; hitzarmen duina behar dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!