Miren Larrion: “Tranbiako lanak esleituta daudenez, aprobetxa ditzagun hilabete hauek galdeketa lehenbailehen egiteko”
Miren Larrion EH Bilduren gasteizko Udaleko bozeramailea izan da gaur Araba Hizpiden, udal kontuez hitz egiteko. Elkarrizketa luzea izan da, mamitsua: EAJ-PSE udal gobernuaren aurrekontu-proposamenetatik hasi eta egoera politiko orokorrerainoko errepasoa egin du Larrionek, Santo Domingoko desalojoak, tranbiaren polemika eta Errekaleor bezalako gaiak alboratu gabe. Tranbiari dagokionez, helegitea aurkeztu baino, Urtaranek galdeketa azkartu beharko lukeela adierazi du. Kataluniako auziaz eta EAJren jarrerez ere hitz egin du EH BIlduren bozeramaileak.
-
Hizpidea: Miren Larrion: "Tranbiako lanak esleituta daudenez, aprobetxa ditzagun hilabete hauek galdeketa lehenbailehen egiteko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!